Aurtengo Erandiogoikoko jaietako bigarren hitzordua abuztuaren 14an hasiko da, Andra Mari festakaz. Domeka izan arren, hurrengo eguna ere jaieguna denez, abuztuaren 15ean festek ohiko gastronomia-lehiaketagaz jarraituko dute. Egun horretan, ikusmin handia egongo da jakiteko zein kuadrillak egin duen arrozik dastagarriena. Horretaz gain, umeek ederto pasatzeko jarduerak izango dituzte eta Goi-Alde Dantza Taldearen ikuskizuna ere egongo da. Ondoren, paella-lehiaketan saririk irabazi ez dutenek bigarren aukera izango dute kuadrillen arteko jolasetan.
Egitaraua
Abuztuak 14, domeka
- 19:00 Trikipoteoa, eta, arratsaldean zehar, umeentzako puzgarriak.
- 21:30 Burruntzi dastaketa.
- 23:30 Erromeria eta Dj.
Abuztuak 15, astelehena
- 11:00 Paella-lehiaketa.
- 13:00 Goi-Alde Dantza Taldearen ikuskizuna.
- 16:00 Umeen disko-festa, eta, goiz osoan zehar, umeentzako puzgarriak.
- 18:30 Kuadrillen arteko jolasak.