Egun berezia izan zen atzokoa Astrabuduko bizilagunentzako. Bi urteko geldialdiaren ostean, pozez eta alaitasunez lehertu zen Josu Murueta plaza San Lorentzo jaien hasiera iragartzeko txupina jaurti ondoren. Iazko olinpiadak irabazi zituen Extraviaus kuadrillak irakurri zuen aurtengo pregoia, eta, eurekaz batera, jai-batzordeko kideak eta Ulpiano astoa ere izan ziren festen hasiera aldarrikatzeko.
abu 02 Erandio
Garai latzak dira. Ia egun batetik bestera gure bizimoduak hankaz gora jarri ditu birus batek, eta kolokan daude gauza asko. Hedabideontzat ere ez dira garai gozoak, noiz eta gure lanaren beharra inoiz baino agerikoagoa denean. Horregatik, zure laguntza materiala ere behar dugu aurrera jarraitzeko.
Honenbestez, HIRUKAlagun egitera animatzen zaitugu, urtean 35 euroko ekarpena eginda. Horretarako, jarri gugaz harremanetan administrazioa@hiruka.eus helbidera mezu bat idatziz edo beheko botoiari sakatuz.