San Agustin jaiak

Altzagako kaleak festaz beteko dira beste behin

Ander Zarraga 2022ko abu. 24a, 14:06
Altzagako jaiak, artxiboko irudian.

Erandioko jaietako azken traka handia Altzagan botako dute, abuztuaren 24tik 28ra bitartean San Agustin jaiak ospatuko baitituzte. Bi urteko etenaldia atzean utzita, hainbat jarduera prestatuko dituzte, eta, ohikoa denez, bertako kuadrillek protagonismo handia izango dute.

Abuztuak 24, eguaztena

  • 11:00 Arraunontzi baten aurkezpena eta onespena (Aizburua Beteranoen
    Arraunketa Klubak antolatuta) Aizburua Beteranoen Arraunketa Klubaren
    txosnan.
  • 12:00 Kuadrillen lehiaketarako izen-ematea, udaletxeko etxabeetan.
  • 12:30 Flashmob, Irailaren 23a plazan.
  • 12:45 Zapi-lehiaketako sari-banaketa, udaletxeko balkoitik.
  • 13:00 Pregoia eta txupinazoa. Udaletxeko balkoitik.
  • 13:15 Erraldoi eta kilikiak, Irailaren 23a plazan.
  • 15:00 Urdaiazpikoaren zozketa, Jado Kalean.
  • 18:00 Txiki txupin espaziora! Irteera Txorierritik.
  • 19.30 Kuadrillen aurkezpena, Txorrillotik Irailaren 23a plazaraino.
  • 20:00 June eta Joseba kantautoreak (Erandioko txosnak antolatuta), txosna-gunean.
  • 20:00 Parrillada, txosna-gunean.
  • 20:00 Kuadrillen froga: aulkien jolasa, Irailaren 23a plazan.
  • 22:00 Zezensuzkoa: Erandioko Jatorrita, Irailaren 23a plazan.
  • 23:00 Iraganera itzulera diskoteka, Irailaren 23a plaza.

Abuztuak 25, eguena

  • 11:30-14:00 Puzgarriak, Legazpi kalean.
  • 12:30 Tortilla lehiaketarako izen-ematea, Irailaren 23a plazan.
  • 12:45 Tortilla eta pintxo lehiaketarako izen-ematea kuadrillentzat, Irailaren 23a plazan.
  • 13:00 Helduen luntxa, Zahar-etxean.
  • 13:15 Kuadrillen froga: gymkana, Irailaren 23a plazan.
  • 14:00 Tortillen aurkezpena, Irailaren 23a plazan.
  • 14:30 Tortillen eta pintxoen aurkezpena (kuadrillentzat), Irailaren 23a plazan.
  • 16:30 Ostikada elektrotxaranga, Irailaren 23a plazan.
  • 17:00-19:30 Puzgarriak, Legazpi kalean.
  • 17:00 3X3 Futbol txapelketa (S.D. Erandio klubak antolatuta), Bekoan.
  • 17:30 Minimolto lasterketa, Txorierrin.
  • 18:00-20:00 Sukaldaritza tailerra. (Ausartzen elkarteak antolatua), Europa plazan.
  • 18:30 Game Of Txaranga, Metro-geltokian.
  • 19:00 Txikientzako disko-dantza (Umeentzako holi festa), Txorierrin.
  • 19:00 Bilbainadak Los Chimberos, Irailaren 23a plazan.
  • 19:00 Txorizo-jana (Erandioko Batzokiak antolatuta), Jado kalean.
  • 19:30 Parrillada begetarianoa (Akelarre tabernak antolatuta), Akelarre tabernan.
  • 19:30 Dantza-txokoa, metro-geltokian.
  • 20:30 Txokolatada (Degustacion Eguzkilorek antolatuta), Degustacion Eguzkiloren.
  • 21:00 Mozorro gaua, Bekoan.
  • 22:30 Kontzertua: Bandidos y La Gripe (Platero y Tú taldeko kideakaz) (Gure-lur
    Tabernak antolatua), Bar Gure-lur..
  • 22:30 E!TEK: Dario Nuñez, Luiscar, A.M., Randomselec, Irailaren 23a plazan.
  • 23:00 Kontzertua: Papiro Blues+4 Villains (Taberna Skalon antolatuta), Taberna Skalon.
  • 23:30 Distopia elektrotxaranga, Txorierrin.

Abuztuak 26, barikua

  • 11:00-13:00 Ur-arrapala txikia, Txorierrin.
  • 11:00-13:00 Ur-arrapala handia, Ategorriko aldapan.
  • 11:00 Estrobo-tailerra (Aizburua Beteranoen Arraunketa Klubak antolatuta), Aizburua
    Beteranoen Arraunketa Klubaren txosnan.
  • 12:30 Paella lehiaketarako izen-ematea, Irailaren 23a plazan.
  • 12:45 Paella lehiaketarako izen-ematea kuadrillentzat, Irailaren 23a plazan.
  • 13:00 Apar jaia, Txorierrin.
  • 13:00 Kantu-poteoa (Mendibaiarte abesbatzak antolatuta), Europa plazatik.
  • 13:00 Txanpiak eta marianitoak (Erandioko txosnak antolatuta), Erandioko Txosnan.
  • 13:00 Kuadrillen froga: herri kirolak, Irailaren 23a plazan.
  • 14:00 Paellen aurkezpena, Irailaren 23a plazan.
  • 14:30 Paellen aurkezpena kuadrillentzat, Irailaren 23a plazan.
  • 17:00 Olgetan solas (Euskara sailak antolatuta), Legazpi Kalean.
  • 17:00 - 19:30 Puzgarriak, Legazpi Kalean.
  • 18:00 Txitxarrillo, Txorierrin.
  • 18:30 Erraldoi eta kilikiak, Gautxoritik.
  • 19:30 Parrillada (Akelarre Tabernak antolatuta), Akelarre tabernan.
  • 20:00 Emakumeak oholtzara (Erandioko txosnak antolatuta), Irailaren 23a plazan.
  • 20:30 Playback lehiaketa, Txorierrin.
  • 21:00 Bingoa (Lutxana arraun elkarteak antolatuta), Lutxana arraun elkartea txosnan.
  • 22:00 Zezensuzkoa: Erandioko Petarditoa, Irailaren 23a plazan.
  • 22:00 Kontzertua: Arka raperoa (Bar Ziabogak antolatuta), Bar Ziabogan.
  • 23:00 Erromeria: Oxabi, Irailaren 23a plazan.
  • 23:00 Kontzertua: Cigarrette Break (80'-00'). (Bar Gure-lur antolatuta), Bar Gure-lur
  • 23:30 Kontzertua: Usuales eta Lion Heart (Taberna Skalon antolatuta), Taberna Skalon.
  • 23:30 Uri Dj (Bar Ziabogak antolatuta), Bar Ziabogan.
  • 02:00 Dj gaua: Lowb, Irailaren 23a plazan.

Abuztuak 27, zapatua

  • 11:00 Xake txapelketa, Irailaren 23a plazan.
  • 11:00 Umeen txokoa eta Piszina (Erandioko txosnak antolatuta ), Erandioko txosnan.
  • 11:00 Scalextric zirkuitoa (Aizburua Beteranoen Arraunketa Kluba antolatuta),
    Aizburua Beteranoen Arraunketa Klubaren txosnan.
  • 11:00 Body Paint (Erandioko txosnak antolatuta), Erandioko txosnan.
  • 11:30-14:00 Puzgarriak, Legazpi kalean.
  • 12:00 Abestiaren tailerra (Txoko feministak antolatua), Irailaren 23a plazan.
  • 13:00 Koadrilen froga: guarrindongadak, Irailaren 23a plazan.
  • 13:30 Bermut musikatua (Akelarre tabernak antolatuta), Akelarre tabernan.
  • 15:00 Herri-bazkaria (Erandioko txosnak antolatuta), Irailaren 23a plazan.
  • 16:00 Euskal inertzia kopa (Goitiberak), Ategorriko aldapan.
  • 16:30 Kuadrillen froga: minifrogak eta froga akuatikoa, Malekoian.
  • 17:30-19:30 Puzgarriak, Legazpi kalean.
  • 17:00 Arraun-eskola (Aizburua Beteranoen Arraunketa Kluba antolatua), Aizburua
    Beteranoen Arraunketa Klubaren txosnan.
  • 17:00 Kalaka zurezko plaza jokuak. Legazpi Kalean.
  • 17:00 Javi Mediavilla oroimenezko mus-txapelketa, Bar La Plaza
  • 17:00 Aurresku-txapelketa, Irailaren 23a plazan.
  • 17:00 Magma mia monologoa (Txoko feministak antolatua), Malekoian.
  • 18:00 Marianitada musikatua (Erandioko txosnak antolatuta), Erandioko txosnan.
  • 18:00 Zumbing (Lutxana arraun elkarteak antolatuta), Lutxana Arraun elkarteko txosna.
  • 18:30 Erraldoi eta kilikiak, Gautxoritik.
  • 19:00 Bertsosaioa, Malekoian.
  • 19:30 Kuadrilen Lehiaketaren sari-banaketa, Txorierrin.
  • 20:00 Kuadrillentzako luntxa, Bekoan.
  • 22:00 Kontzertua: Tocan2 La Polla (La Polla Records-i tributua), Irailaren 23a plazan.
  • 22:00 Kontzertua: Arka raperoa (Bar Ziabogak antolatuta), Bar Ziabogan.
  • 23:30 Uri Dj (Bar Ziabogak antolatuta), Bar Ziabogan.
  • 00:00 Bingoa (Lutxana arraun elkarteak antolatuta), Lutxana arraun elkartea txosnan.
  • 00:00 Dj (Lutxana arraun elkarteak antolatuta), Lutxana arraun elkartea txosnan.
  • 00:30 Kontzertua: The Bon Scott band (AC/DC-ri tributua), Irailaren 23a plazan.
  • 02:30 Javilaz DJ, Irailaren 23a plazan.
  • 03:00 Kulero eta galtzontziloen lasterketa, Plazako txosnetatik.

Abuztuak 28, domeka

  • 11:00 Scalextric zirkuitoa (Aizburua Beteranoen Arraunketa Kluba antolatuta),
    Aizburua Beteranoen Arraunketa Klubaren txosnan.
  • 11:00 L Ategorri Txapelketa (SD Erandio Clubak antolatuta), Ategorri zelaian.
  • 11:30-14:00 Puzgarriak, Legazpi kalean.
  • 12:00 Ur-guda, Santi Brouard Plazan.
  • 13:00 Meza nagusia, San Agustin Plazan.
  • 13:00 Ur-zezena, Irailaren 23a plazan.
  • 13:00 Erandioko Musika Bandaren kalejira.
  • 13:30 Ohorezko aurreskua, San Agustin Plazan.
  • 16:30 Dantzarien kalejira, Bekoatik Irailaren 23a plazaraino.
  • 17:30-19:30 Puzgarriak, Legazpi kalea..
  • 17:00 Arraun-eskola (Aizburua Beteranoen Arraunketa Kluba antolatuta), Aizburua
    Beteranoen Arraunketa Klubaren txosnan.
  • 17:00 Dantza-erakustaldia, Irailaren 23a plazan.
  • 17:00 Umeentzako arraunketa tailerra (Lutxana arraun elkarteak antolatuta), Lutxana
    arraun elkarteko txosnan.
  • 17:45 Erandioko XXXV. Bandera (Lutxana arraun elkarteak antolatuta), Lutxana
    arraun elkarteko txosnan.
  • 18:30 Kukaña, Malekoian.
  • 19:00 Kontzertua: Mariachi Internacional Real de Jalisko, Irailaren 23a plazan.
    19:00 Kontzertuak: Ultimo Enemigo eta Bandidos (Musika eskolako ekitaldia),
    Txorierrin.
  • 20:30 Txorizo-jana (Angel harategiak antolatuta), Angel. harategian.
  • 21:30 Zezensuzkoa: Erandioko Resakita, Irailaren 23a plazan.
  • 22:00 Agurra eta piroteknia Txupinegaz, Irailaren 23a plazan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun