Orain arten, Erandioko Udalaren autobus-zerbitzua astelehenetik barikura 07:00etatik 23:00etara izan da, eta zapatuetan 15:00ak arte. Hala ere, udal-iturriek azaldu dutenez, autobus gorriaren ordutegia zapatu eta domeka arratsaldeetara hedatu gura dute, bidaiari askok erabiliko dutelakoan baitaude.
Gaineratu dutenez, hauteskudeetan agindutako promesa bat zen zerbitzuaren ordutegia hedatzea, baina aurreko urteetako osasun-egoeraren ondorioz jarduketa hori bigarren mailan mantendu dute orain arte: "Une egokia dela ulertzen dugu, eta zerbitzu berezi hori irailean baino ez da gauzatuko".
Bestalde, Udalak gaineratu du Gorrixkaren bidaiarien prezioei % 50eko deskontua aplikatuko dietela irailaren 1etik aurrera.