2022/09/18 18:00

Bertsolaritza

Eureka Domeka!: Marrazketa inprobisatua

Eureka Domeka!: Marrazketa inprobisatua
Erandioko moilan, Erandio

Unai Iturriagak gidatuta, Eider Eibar eta Joseba Larratxe marrazkigileakaz.

Paper zuriaren krisiari zuzen-zuzenean egingo diote aurre Eider Eibar eta Joseba Larratxe marrazkilariek. Ibilbide luzea dute bi irudigileek hala komikigintzan, gidoigintzan nola ilustraziogintzan, eta, kasu honetan, bat-batean erantzun beharko diete publikoaren aurrean, Unai Iturriaga marrazkilari eta bertsolariak proposatzen dizkien gaiei, eta hark ezarritako egitekoei. "Publikoari sorpresa eta barregura eman zion iaz marrazketa inprobisatu saioak, eta aurten ere ezetz saioa barrerik egin gabe amaitu", azaldu dute Gautxori elkarteko antolatzaileek.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun