Gazte baten gorpua atera dute itsasadarretik Erandion

Ander Zarraga 2022ko ira. 3a, 12:51

Ertzaintzaren eta suhiltzaileen urpekariek gaztearen hilotza 22:30ak aldera aurkitu dute. © ERTZAINTZA

Erandioko Asua ibaian 19 urteko gazte baten gorpua aurkitu zuten atzo, barikuan. Bizkaiko Suhiltzaileek Twitter bidez zabaldu dutenez, "poliziarengandik ihes egindako" gazteak ibaira salto egin omen zuen 19:30ak aldera. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak baieztatu du Suhiltzaileen eta Ertzaintzaren urpekariek gizonezkoa aurkitzeko dispositiboa abiatu zutela, baina 22:30ak aldera gaztea hilda aurkitu zutela.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun