Erandioko Udalak Goierriko Martiartu dorrea berreskuratu eta erabilera bat emateko asmoa azaldu du. Proiektuak dorretxea, aldameneko San Antonio baseliza eta probalekua ere hartuko ditu, eta, guztira, 100.000 euro gaindituko dituen aurrekontua izango du. "Gobernu-taldearentzako hori berreskuratzeak lehentasuna izango du", azpimarratu dute udal-iturriek DEIA egunkariari egindako adierazpenetan.
XVI. mendeko dorretxearen fatxadan urteen joan-etorriak eragindako kalteak agerikoak dira, horregatik, Udalak hori konpondu eta barrualdea egokitzeko asmoa azaldu du, gerora erabilera bat eman ahal izateko, hain zuen ere. Gainera, jarduketa horregaz, orain arte utzita zegoen eraikin historikoaren balioa ere aintzat hartu gura dutela azaldu dute, Erandioko ondarea berreskuratzeko helburuagaz, hain zuzen ere.