Txangoa urriaren 8an egingo dute, 11:00etatik aurrera. Hala, iragarri dutenez, parte-hartzaileek paisaia bereziez gozatu ahal izango dute ibilaldian zehar. Bidean, askotarikoez gozatzeko aukera izango dute, hala nola sumendi zahar baten nukleoa ezagutu, harkaitz bolkanikoak zeharkatu eta isurialdiak zein iraganeko erupzioen testigu diren bonba bolkanikoak ikusi. Ibilaldia Axpuru mendiaren gailurrean amaituko da, Hiru Gurutzeak izenez ezagunagoa dena, bertan baitago kraterraren kokalekua.
Jorge Gonzalez zinegotzi sozialistaren hitzetan, "ekimen hau oso modu dinamiko eta erakargarria da gure udalerriaren garrantzia eta berezitasuna balioesteko eta ezagutzeko".
Ibilaldia bi ordukoa izango da, euskaraz eta gaztelaniaz egingo dute eta hitzordua 11:00etan jarriko dute, Astrabuduko metro geltokian.