Udalak gertatutakoa arbuiatzeko adierazpen instituzionala ere egin du, biktimari elkartasuna adierazi eta euren esku dagoen horretan laguntzeko prest daudela jakinarazteko. Gaineratu dutenez, "indarkeria matxista ez da eremu pribatuko arazoa; gizartearen arazo bat da, arazo estrukturala eta kolektiboa, guztiona, eta, beraz, denoi dagokigu jokabide matxistei aurre egitea". Hori dela eta, Udalak berretsi du indarkeria matxista prebenitzeko eta herritarrak arazo horren inguruan kontzientziatzeko lanean jarraituko duela.