Anton Fernandez eta Josu Murueta omendu dituzte Erandion

Ander Zarraga 2022ko urr. 31a, 08:23

Omenaldian herriko hainbat taldek parte hartu zuten. © ERANDIOKO OROIMENA

Kutsaduraren aurkako protesten testuinguruan, polizia frankistaren tiroek erail zituzten Fernandez eta Murueta duela 53 urte. Atzo, 1969ko urrian gertatutakoa gogoratzeko eta, mende erdi baino gehiago igaro arren, oraindik kutsaduraren arazoak hor jarraitzen duela salatzeko, udalerriko hainbat taldek elkarretaratzea egin zuten biktimetako baten izena daraman Astrabuduko plazan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun