Gertaera zapatu goizaldean jazo zen, Erandioko diskoteka baten inguruan. Gertaeran, biktimetako bat Gurutzetako ospitalera eraman behar izan zuten, lapurretan arma zuri bategaz zauritu baitzuten; handik ordu batzuetara alta eman zioten.
Gertatutakoaren berri izan zuenean, Ertzaintzako agenteek zegokien ikerketa abiatu eta erasotzaileetako bat atxilotu zuten. Azaldu dutenez, 19 urteko gazteak antzeko egitateengatik polizia-aurrekari ugari ditu. Lapurretan eraso egitea leporatu zioten, eta, Erandioko Ertzain-etxean eginbideak amaitu ostean, atxilotua Bilboko Guardiako Epaitegiaren eskuetan jarri zuten; horrek atxilotua espetxeratzeko agindua eman zuen.
Ertzaintzak zabalik dauka polizia-ikerketa, gertaeran jende gehiago baitago inplikatuta.