Ontzi berriak diesel elektrikoko propultsioa izango du, berritzailea mota eta tamaina horretako ontzi baterako, eta bi sorgailu elektriko nagusi eta bi osagarri konbinatzeko aukera emango dio du. Horren bitartez, itsasontziak une bakoitzean behar duen potentzia erabili eta kontsumoa optimizatu ahal izango du zeharbide guztietan.
Konpainiak nabarmendu duenez, proiektu honegaz, Muruetako ontziolak teknologiarekiko aurreratuta dauden eta berrikuntza-osagai handia duten ontzien diseinuaren aldeko apustua sendotu du, energia-eraginkortasuna eta erregai berrien erabilera bilatzen baitute.
Mundaka NMa Bilbon egoitza duen MAAS (Murueta Atlantico Alcudia Shipping) poolean sartuko da. Armadoreak mota guztietako zama lehorreko 11 garraio-ontzi ditu, eta proiektu handiak garatzen ditu Europa osoan, Afrikako iparraldean eta Itsaso Beltzean.