Aste-akabua musikaz beteko dute Erandion Santa Zezilia omentzeko

Ander Zarraga 2022ko aza. 17a, 08:00

Erandioko Musika Eskolaren emanaldi bat Astrabuduan, artxiboko irudian. © ERANDIOKO UDALA

Hilaren 19an eta 20an, Altzagako kiroldegian hainbat motatako musika estiloak eta dantzak eskainiko dituzte Erandioko hainbat taldeek. Besteak beste, abesti herrikoiak, dantzak, abesbatzak, orkestrako musika, edo Gaztela eta Leongo musika  eskainiko dituzte udalerriko zortzi taldek.

Alde batetik, zapatuan, 18:00etatik aurrera, Uztargi Dantzari Taldea, hari orkestra, Centro Castilla y Leon, Goialde Dantza Taldea, Kantagunea, Astrabudua kantetan, Hogar Extremeño eta Trabudu taldeen emanaldiak egongo dira. Bestetik, domekan, 12:00etatik aurrera, akordeoi orkestra, Astrabuduko jubilatuen koroa, musika eskolako koroa Ana Rosa Tercero dantza zentroa, Mendibitarte, Altzaga abesbatza, Combo Musika Eskola, Erandioko banda, Iparraize eta Txorierri txistulari taldea eta Trabudu Dantzari Taldea egongo dira. 

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun