2022/11/27 11:30

Antzerkia

Antzerkia: "Mari eta gaileta fabrika"

Antzerkia: "Mari eta gaileta fabrika"
Altzagako Merkatu Zaharra, Erandio

Lukak labean egindako gailetak prestatu nahi dizkio amamari, bere etxean egun batzuk geratuko dela aprobetxatuz. Gozoki gozo horiekin etxetik kanpo erosoago sentitzen lagunduko diola uste du. Alabaina, gaileten oroitzapenek hain gozoa ez den iraganera eramango dute amama, irenstea kostatuko zaion gogorapenera.

Hamaika zaporetako gaileta-kutxa irekitzen dugunean, badakigu barruan gure gogokoak topatuko ditugula, baina baita jan nahi ez ditugunak hortxe egongo direla ere; hau da, beste norbait etorri eta kutxa irekitzen duen arte usteltzen direnak.

Berdintasunaz eta parekidetasunaz jarduten duen antzezlana dugu "Mari eta gaileta fabrika", eta familia osoari zuzenduta dago.

  • Hartzaileak: 8 eta 14 urte bitarteko neska-mutilak.
  • Antzezleak: Ainhoa Artetxe, Nagore González, Itxaso Paia (Eidabe).
  • Hizkuntza: Euskara.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun