Gabon hauetan, Erandioko umeek Mari Domingi, Olentzero eta Errege Magoen ezusteko gutun bat jasoko dute. Gabonetako pertsonaia maitatuenek Udaleko Kontsumo eta Berdintasun Arloen laguntzagaz idatzi duten gutun horretan adieraziko diete laster etorriko direla eta aurtengo bisitarako ezustekoren bat edo beste prest dutela.
Era berean, gutun horren bitartez gogorarazi gura izan diete ez dagoela mutilen edo neskentzako bereziki egindako jostailurik, pertsona guztiok garelako bereziak eta bakarrak, eta gura dugunera jolastu gaitezkeelako.
"Umeak berdintasunezko balioetan heztea funtsezkoa da gazte askeak prestatzeko, gure umeen dibertimendua markatzen duten estereotipoak alde batera utzita", hala adierazi du Aitana López Udaleko Berdintasunerako ordezkariordeak.
Bestalde, Oscar Rios Kontsumoko ordezkariak adierazi duenez, "kontsumitzea kontzientea eta arduratsua da, kontsumo-erabakiak neutroak ez direla jakinda, eta oparitzen ari garen jostailua edo jolasa gure haurren aukerak zabaltzen ari diren edo ez gogorarazteko aukera eman diezagukete"
Gaineratu dutenez, bi zinegotziak erabat kontziente dira haurtzaroan jostailuak eta jolasak adierazpen- eta ikaskuntza-modu bat direla, non gertuen dauden esperientziak islatzen diren, beren nortasuna osatuko duten portaerak eta jarrerak ikasten dituzten. Hala ere, azpimarratu dute jostailu eta jolas guztiek ez dutela islatzen berdintasun-, errespetu- eta elkartasun-harremanetan oinarritutako mundu bat, eta kasu askotan balio sexistaz eta, batzuetan, jokabide oldarkor eta lehiakorrez beteta agertzen dira.