2023/01/03 19:30

Umeentzako jarduerak

Umeentzako jarduera: "Izeba Tekla"

Umeentzako jarduera: "Izeba Tekla"
Merkatu Zaharra, Erandio

Umeak eta musika dira protagonista, ez piano jolea. Haurrakaz hartu emana sortzen da saio osoan zehar. Umeek musika eta pianoa bera oso modu dibertigarri eta didaktikoan deskubrituko dute; jolasaren bidez iritsiko dira musikara. Bost jolas izango ditu saioak, bakarkakoak, taldekoak, entzun beharrekoak, atentzioa lantzekoak, baina jolasean elkar errespetatzea ezinbestekoa izango da. Hori bai, kantatuz bukatuko da kontzertua etakantuan joango dira etxera.

  • Nori zuzendua : Haurrak, 4-6 urte.
  • Partaideak : Xabier Lizaso
  • Iraupena : 60 minutu
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun