Kolorea eta giro ederra izan ziren abenduaren 31n Erandion egin zuten San Silvestre lasterketako protagonistak. Ia 400 korrikalarik parte hartu zuten lehen aldiz egiten den lasterketa horretan, batzuk mozorrotuta, beste batzuk kirola egiteko prestatuago, baina denen helburua izan zen 2022 urtea ezin hobeto bukatzea. Hemen dituzue Erandioko Udalak eskainitako egun horretako irudi batzuk.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!