Sute batek bederatzi autobus kiskali ditu Erandion

Ander Zarraga 2023ko urt. 14a, 12:33
Suteak erabat kiskali ditu hainbat autobus. © BIZKAIKO SUHILTZAILEAK

Sutea goizaldeko 05:00ak inguru piztu da garraio-enpresa batek bere autobusak gordetzeko erabiltzen duen Altzagako biltegian. Segurtasun Saila sutearen jatorria ikertzen ari da, eta, momentuz, ez dute argitu norbaitek eragindakoa izan ote den.

Guztira bederatzi ibilgailu erre dira gaur goizaldean, 05:00ak inguruan, Altzagan kokatuta dagoen autobus-biltegi batean piztutako sute batean. Bertaratu diren Bizkaiko suhiltzaileek 07:45ean lortu dute sutea itzaltzea. Orain, Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da sutea nola piztu den argitzeko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun