Erandioko Euskara Zerbitzuak XXI. Narrazio Lehiaketan eta XV. Bertsopaper Lehiaketan parte hartzeko deialdia egin du. Daborduko izen ematea zabalik dago eta narrazioak, ipuinak edo bertsopaperak apirilaren 3ra arte bidaltzeko aukera egongo da.
Antolatzaileek ezarritako baldintzen artean, narrazioetan eta ipuinetan udal-buletinean hilero azaltzen diren berba eta terminoetako hiru erabili beharko dira: "txibu", "ugerixo" edo "murru" bezalakoak, hain zuzen ere. Izena emateko estekan aurkitu daiteke horien zerrenda osoa. Horrez gain, gaia librea izango da, baina idazlanak eta ipuinak ezin izango dira sei orrialde baino luzeagoak izan.
Esteka honetan kontsultatu daitezke lehiaketan parte hartzeko oinarri guztiak, eta beste lotura honetan aurtengo lehiaketan izena emateko galdetegia bete beharko da. Aldiz, honako esteka honetan 2022ko Narrazio eta Bertsopaper Lehiaketako liburuxka eskuratu daiteke.