Euskadiko Goma Gaineko Sokatira Txapelketa egingo dute zapatuan Erandion

Ander Zarraga 2023ko ots. 3a, 11:47

Emakumeen goma gaineko sokatira lehiaketa. © EGURSPORT

Altzagako kiroldegian, Euskal Herriko lurralde guztietatik etorriko gizonezkoen 12 talde eta emakumezkoen 10 talde lehiatuko dira bihar. Pisaketa 14:00etan egingo dute eta lehia ez da 17:00ak arte hasiko. Biharkoa 2023ko Euskadiko Goma Gaineko Txapelketa izango da, 600 kilo kategorian gizonekoen kasuan eta 500 kilo emakumezkoenean. Talde parte-hartzaileen artean, etxeko Goiherriko sokatiralariak ere bertan izango dira.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun