2023/03/04 19:00

Umeentzako jarduerak

Go!azen 9.0

Go!azen 9.0
Merkatu Zaharra, Erandio

Iritsi da Go!azen 9.0 denboraldi berria! Aurten Saioa, Gontzal eta Alain izango dira Basakabiko ikasle berriak, eta haietako batek, sekretu bat gordetzen du. Nola moldatuko dira berriak jada "beteranoak" diren gainerako ikasleekin? Maitasun istorioak, gezurrak, abentura eta musika! Hau guztia eta gehiago jakin ahal izango duzu kontzertu formatua duen ikuskizun honetan.

  • Iraupena: 70 min.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun