Akarlanda inguruan zuhaitz-kimuz beteko dute domekara bitartean. Zuhaitz Eguna baliatuz, 400 ale berri inguru landatuko dituzte Akarlanda inguruan. Bihar, martxoak 2, ikasleen txanda izango da eta domekan herritar guztientzako deialdia egingo dute.
Domekan, 11:00etan abiatuta, azalpenak izango dituen landaketarako ibilbide bat antolatu dute. Publiko guztientzako moduko ekintza izango da, eta, daborduko, ia 100 pertsonak eman dute izena; joan gura dutenek erandioea2030@gmail.com helbidera idatzi besterik ez dute egin behar.