Udalak azpimarratu dutenez, instalazio irisgarriak izango dira mugikortasun-arazoak dituzten pertsonek ere horiek baliatu ahal izateko; izan ere, laguntza-barrak eta sarbide egokitua izango dituzte mugikortasun urriko pertsonentzat.
Horrez gain, altzairu herdoilgaitzezko muralak eta termostato bidezko berokuntza-sistema erregulagarria ere izango dute, barrualdean tenperatura eroso bati eusteko, bai eta komuna, lurzorua eta gainerako elementuak garbitzeko eta desinfektatzeko sistema automatizatua ere.
Udal-iturriek zehaztu dute komun publiko horiek egiteko aurrekontua 163.465 eurokoa dela, eta eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkezteko azken eguna martxoaren 22a izango dela. Halaber, zehaztu dute komun horiek jartzea herritarren aspaldiko eskaera dela, eta, hainbat gorabeheraren ondoren, irteera eman ahal izan dietela eskakizunei. Osasun Publikoko eta Kontsumoko ordezkari Oscar Riosek azaldu duenez, Udalaren asmoa da hurrengo urteetan bainu publikoen eskaintza udalerriko hainbat eremutara zabaltzea.
Bukatzeko, Udalak erandioztarren artean gizalegez jokatzeko deia egin du, eta gogorarazi du garrantzitsua dela denen artean komunok zaintzea eta behar bezala erabiltzea.