Altzagako Merkatu Zaharrean dagoen udal-txokoa ume txikien topaketak antolatzeko bereziki prestatuta dago, horretarako altzari egokiak baititu. Horren ordutegia honako hau da: astelehenetik eguenera, 14:00etatik 22:00etara; bariku, zapatu eta jaiegunetan, 10:00etatik 23:30era; eta domeketan, 10:00etatik 22:00etara.
Aldiz, Erandiogoiko udal-txokoak, kontsultategiaren ondoan kokatutako instalazioak, ordutegi hau izango du: 10:00etatik 22:00etara, domekatik eguenera; eta bariku, zapatu eta jaiegunetan, 10:00etatik 23,30era.
Instalazio horiek erabiltzeko eskaerak egin daitezke aurrez aurre HAZn edo udal-webgunearen bitartez, lokal horien erreserba-formularioa betez. Erreserbak ezin izango dira egin abenduaren 24an, 25ean eta 31n, ezta urtarrilaren 1ean eta 6an ere.
Ordaindu beharreko tasa egun osokoa izango dela ere zehaztu dute udal-iturriek, erreserbak egun osorako egin behar baitira eta gura den bazkarirako erabili ahal izango dira, askaria, afaria edo bazkaria. Ezin da zatitu, baina gura denean erabil daiteke ordutegiaren barruan. Prezioa 60 euroko izango da astelehenetik egunera eta 125 euro bariku, zapatu eta domeketan; horrek garbiketa barne hartzen du, baina dena jaso behar dela ere ohartarazi dute.
Merkatu Zaharraren kasuan, lokalera sartzeko aplikazio bat jaitsi beharko da. Eta Erandiogoikoaren kasuan, giltza udal-bulegoetan jaso eta gehienez bi egun balioduneko epean entregatzea.