Emakumeak protagonista dituen artelan erraldoi batek apainduko du Altzagako metro-geltokia

Ander Zarraga 2023ko api. 17a, 13:29

Wallart enpresako kideak metro-geltokian egingo duen artelanaren irudikapena. © ERANDIOKO UDALA

Daborduko hasi dituzte Altzagako metro-geltokiari itxura berritzailea eta aldarrikatzailea emango dioten margotze-lanak. Aaron Diego artista arduratuko lan hori egiteaz, eta, azaldu duenez, "herriaren erdian dagoen egitura aprobetxatu gura dugu, arkitektura-elementu polita ez dena, artelan bihurtzeko eta bertatik igarotzen diren pertsonei eta hobeto sentitzen laguntzeko".

Altzagako metro-geltokia 1995eko azaoaren 11n inauguratu zuten eta Saenz de Oiza arkitekto nafarraren diseinua lurperatuta dagoen lineako lehen geltokia izan zen. Orain, Aaron Diego artistak Altzagako erdigunean dagoen eraikinari itxura berritua emango dio bere artalanagaz. 

Artistak azaldu duenez, herria da diseinatzerako orduan izan duen kezka nagusia, izan ere, "herria da gizartea eraikitzen duena eta mundua aurrera mugitzen duena". Hori dela eta, Erandioko errealitate ezberdinak definitzen dituzten irudi batzuk irudikatuko ditu, hala nola esku erraldoiek gidatuta, "norabide berean tiraka talde-lana sinbolizatuko luketen irudiak".

Horma-irudi nagusiek herriko emakumeen ikur esanguratsu bi ere irudikatuko dituzte: berdintasunaren eta emakume kirolarien ikusgarritasunaren alde egiten Lutxana Arraun Elkartearen trainerua eta itsasadarrean kargatutako ontzietatik tiraka idi-lana egiten zuten zirgariak.

Horregaz batera, Erandioko elementu bereizgarriak ere irudikatuko ditu: trainerua, kukaina, landetako bizimodua eta errealitate oso sakabanatuak: itsasadarra, mendia, modernitatea eta landa-eremua.

Aitziber Oliban Erandioko alkateak azaldu duenez, "Nerbioi itsasadarrean urte askoan garatu zen antzinako lanbidea da zirgariena; era berean, azaltzen du emandako informazioak lagundu egingo diela gazteei, batez ere, egungo konkista sozialak lortzea zenbat kostatu den ulertzen".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun