Liburuez gozatzeko egun aproposa izango da biharkoa Erandion. Batetik, Josu Murueta plazan eta Altzagako metro-geltokian liburu-azokak egingo dituzte goizez zein arratsaldez, eta, bestetik, irakurleen kluba 19:00etan elkartuko da Altzagako liburutegian. Oraingoan, Iñigo Astizek gidatutako irakurzaleentzako hitzorduan Koldo Almandoz eta Aritz Trueba sortzaileen Natasha komikiari buruz arituko dira.