Erandioko Udaltzaingorako behin-behinean lanean ari zenean, agenteak helegitea jarri zuen Udalaren aurka, betetzen ari zen lanpostuko hizkuntza eskakizunaren derrigortasuna atzera botatzeko asmoagaz. Eskatutakoa lortu ez zuenez, agenteak epaitegietara jo zuen eta justiziak arrazoia eman dio orain.
Berria komunikabideak argitaratutako informazioaren arabera, epaileak arrazoia eman dio Uliazpi Fundazioan jarduteko hizkuntza eskakizunen harira aurreko martxoan Justizia Auzitegi Nagusiak emandako epaian oinarrituta. Kasu horretan ere B2 profila eskatzen zuten 32 lanpostutan, eta auzitegiek ebatzi zuten eskaria neurrigabea zela eta oinarrizko eskubideak urratzen zituela.