Umeentzako festa ospatuko dute barikuan Altzagan

Ander Zarraga 2023ko mai. 4a, 10:28

Umeentzako Txiki Day izeneko jarduerak 17:00etan abiatuko dituzte eta iluntzera arte gaztetxoenek hainbat ekintzagaz gozatzeko aukera izango dute. Udalak antolatutako jolasak eta tailerrak Altzagako Merkatu Zaharraren inguruetan egingo dituzte.

Egitaraua:

  • 17:00 - 19:30: Rubikub tailerra, Merkatu Zaharrean.
  • 17:00 - 20:00: Atrakzio mekanikoak, "Gaming gunea eta puzgarriak, Merkatu Zaharrean eta Bereterretxe kalean.
  • 17:00 - 21:00: Fotomatoia, aurpegi-marrazketa eta mahai eta lur jolasak, Merkatu Zaharrean eta Bereterretxe kalean..
  • 19:00 Merienda, Santi Brouard plazan
  • 19:30 - 21:30 Xaibor disko-festa, Irailaren 23a plazan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun