Alde batetik, Altzaga Ikastolan ikasleen segurtasuna bermatzeko konponketak egingo dituzte fatxadan, euri-uretarako azpiegitura berrituko dute eta jolastokian ere egokitze-lanak egingo dituzte, patioko instalazioak hobetzeko helburuagaz. Bestetik, Ignacio Aldekoa ikastetxean ere segurtasuna hobetzeko obrak egingo dituzte eraikinaren kanpoko aldean.