Erandion kirol inklusiboaren aldeko apustua sendotzeko lanetan jarraitzen dute. Hala, zapatuan, urritasun intelektuala duten pertsonen arteko areto futboleko Euskal Kopa jokatuko dute. Ligako kanpeoiek, Atzategi taldeak Gorabideren aurka jokatuko dute lehen finalaurrekoa, eta, ostean, Gaude eta Adizmi taldeek osatuko dute goiza. Horien artean gailentzen diren talde irabazleek Euskal Kopa jokatuko arratsaldeko 18:00etan. Antolatzaileek aurreratu dutenez, 14 kirol-taldeko 150 kirolari baino gehiago eta 30 entrenatzaile bertaratuko dira kirol mota horretako jaialdi handira.
Txapelketagaz batera, "historikoa" bezala kalifikatu duten hitzarmena sinatuko dutela ere iragarri dute antolatzaileek. Euskadiko Futbol Federazioak (EFF-FVF) eta Kirol Egokituaren Euskal Federazioak (FVDA-KEEF) sinatuko dute hitzarmena, "kirol egokitua federazio konbentzionaletan sartzeko prozesua errazteko lankidetza-esparru bat" ezarriko duena.