Martiartu dorrearen inguruan egingo duten txapelketa 18:00etan hasiko da; aldez aurretik, 15:00etan, teldeen pisaketak egingo dituzte. 540 kilogramotan Euskadiko Lur Gaineko emakume-talde onena nor den erabakitzeko lehian egongo diren taldeak dira Gaztedi, Akelarre eta Goiherri. Gizonezkoetan aldiz Mutriku, Gaztedi A, GAztedi B Akelarre eta Goiherri taldeek parte hartuko dute 640 kilogramoko norgehiagokan.