Trabudu Dantzari Taldeak hainbat jarduera egingo ditu gaurtik domekara bitartean, ekainaren 12tik 18ra. Euskal Astean adin guztietako erandioztarrentzako jarduerakaz eta dantza-emanaldiakaz batera, taldea hurbiletik ezagutzeko aukera ere eskainiko dute, izan ere, eguaztenean ate-irekien jardunaldia egingo dute 18:00etatik aurrera.
Ez dira faltako umeentzako jarduerak, hala nola egueneko Xaiborren disko-festa edo barikuko Sorgina Txirulina ipuin kontalaria eta zapatuan familia guztiarentzako mendi-martxa ere egingo dute. Domekan, 12:00etan, Dantzaldi Txiki alardea, Alpargata Jaurtiketa Txapelketa eta dantza-plaza egingo dituzte Euskal Asteari amaiera emateko.