Egitaraua

Zapatuan motorren hotsek hartuko dute Astrabudua

Ander Zarraga 2023ko eka. 16a, 09:41
Astrabu Club Moteroren partaideak aurreko festa batean. © ASTRABU CLUB MOTERO

Astrabudua Club Moterok bere urteko ekitaldia egingo du bihar motozaleentzako hamaika jardueragaz. Aurtengoa XV. topaketa izango da, eta, urtero legez, umeentzako jolasak, motor-ibilbidea eta motor-jolasak egingo dituzte, besteak beste. Motozaleak taldearen egoitzaren inguruan elkarteko dira, Karl Marx kaleko 17. zenbakian. 

Egitaraua:

  • 11:50etan, festaren hasiera DJ Pistones-en musikgaz.
  • 12:00etan, umeentzako master taloa.
  • 12:30ean, umeentzako moto-jolasak.
  • 13:00etan, poteoa eta taloa.
  • 15:00etan, ongietorria Baquegaz.
  • 16:30ean, motor-ibilbidea.
  • 18:00ean, Izen-emateak.
  • 19:00etan, pintxopotea.
  • 19:30ean, moto-jolasak eta sokatira.
  • 21:00etan, kontzertua: Cowboy.
  • 22:00etan, sarien zozketa.
  • 22:30ean, kontzertuaren jarraipena: Cowboy eta DJ Pistones.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun