Aurtengoa Erandioko Piuntxo Lehiakateko zazpigarren edizioa izan da eta Coppi tabernak aurkeztu du mokadurik goxoena. Aurreko edizioan ere irabazi zuen tabernak lehen saria eta herri-epaimahaiaren aintzatespena ere jaso du aurten. Bigarren saria Dathorrena tabernarentzako izan da, eta Irrintzikoak geratu dira hirugarren postuagaz.
Kike Pereira Bar Coppiko zerbitzaria da eta sariak "ilusio handia" egin diela adierazi du. Azaldu duenez, "talde-lana izan da, lehiaketa honetako hainbat ediziotan parte hartu dugu, eta iaz irabazi bagenuen, oraingoan berriz baliozkotu dugu, eta, gainera, partida bikoitzean".
Pintxo irabazlea hostorezko pasta alderantzikatuz egina dago, karrillerakaz, patata purea intxaur muskatu apur bategaz eta ilar malko batzuekaz, siratxa maionesagaz eta boilur olio hautsagaz.
Gainera, herri-epaimahaian parte hartu dutenetatik seik 50 euroko baleak eskuratu dituzte udalerriko establezimenduetan kontsumitzeko.