Atzo, hainbat herritar elkartu ziren Altzagako metro-geralekuko plazan Erandioko auzokide batek jasandako eraso matxista salatzeko. Erandioko Mugimendu Feministak egin zuen salaketa eta elkarretaratzeko deialdia. Bertaratu ziren herritarrek "nazkatuta gaude, aske bizi nahi dugu" aldarrikapena zuen pankarta eta bandera moreak atera zituzten.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!