Atletismoa, xakea, zumba, tenisa, dantza, eskalada, herri kirolak, piraguismoa, arrauna... hainbat kirol-jarduera aterako dituzte Erandioko kaleetara gaurtik domekara bitartean egingo duten Kirol Astean. Jarduerak Erandioko Joko Olinpikoen testuinguruan egingo dituzte, eta umeentzako proposamenak ere izango dira, hala nola puzgarriak edo apar-festa. Bigarren edizio honetako jarduerei amaiera emateko, domekan, 11:00etan Txuma Txirrindulari Klasika Internazionala egingo dute.
"Ekimen honen helburua da kirolari eta herriko klubei eta elkarteei ikusgarritasuna ematea", azpimarratu du Aitziber Oliban Erandioko alkateak. Era berean, erandioztarrek herrian praktikatzen diren kirol ezberdinak probatzeko aukera izango dutela ere azpimarratu du, "probatzeko eta baloratzeko ea nola mantenduko garen aktibo".
Altzagan eta Astrabuduan egingo dituzten jardueretako batzuetan izena eman beharko aldez aurretik, horretarako, Kirol Astearen webgunea ahalbidetu dute. Bertan, ekitaldi guztien inguruko informazio zehatzagoa ere aurkitu daiteke.