Gune hauek Altzagako San Agustin plazan eta Astrabuduko Kossler inguruan jarri dituzte eta 09:00etatik 21:00etara egongo dira martxan. Aitziber Oliban alkateak azaldu duen bezala, "klima-aldaketaren ondoriozko beroari aurre egiten laguntzeko neurriak hartu behar ditugu, eta Udaletik ur-jokoen aldeko apustua egin dugu".