Hemendik aurrera egingo dituzten bisita gidatuak uztailaren 8an hasiko dira eta Bilbora noranzkoan egingo dituzte honako data hauetan: irailak 9, irailak 23 eta urriak 7. Aldiz, Abrara noranzkoan irteera bakarra egingo dute urriaren 14an. Bisita gidatuak 12:00etatik 14:00etara izango dira eta 30 bidaiarientzako edukiera izango dute.
Txangoek zortzi euroko prezioa izango dute, baina 18 urtetik beherakoek 3 euro ordaindu beharko dituzte eta lau urtetik beherakoak doan joan ahalko dira. Izen-emateak turismoa@erandio.eus helbidearen bitartez egin beharko dira.