LABen esanetan faktore zehatz batzuek eragina dute langileen istripu ez-traumatikoetan: "Lan karga, erritmoak, ordutegia eta lana pertsonari egokitze ezak eragin nabarmena du istripu mota honetan eta arrisku hauek ere prebentzio neurriak behar dituzte".
Horrenbestez, deitoratu du banaketa dela, garraioaren barnean kokaturik, arazo kardiobaskularrei lotuta heriotza tasa handiena duen sektorea (% 33 sektore guztiak aintzat hartuta baina % 75 garraioan, 2022an). "Bistan da beraz, badirela lanari lotutako arrisku faktoreak heriotza hauetan eta patronalari zein gobernuei ardurak banatzea exijitzen diegu", salatu du.