Segurtasun Sailak baieztatu duenez, agenteek inplikatuetako bat atxilotuta eraman eta bestea gertakizunagatik identifikatu zuten; halaber, biek ebakiak jaso zituzten arren ez zuten ospitaleratzerik behar izan.
Atzo arratsaldean, 20:00ak aldera, Ertzaintzako hainbat agente bertaratu ziren Erandioko San Agustin plazara, bi auzokideren arteko borroka bat zela eta. Liskarrean labanak erabili zituztela zehaztu du El Correo egunkariak.
Segurtasun Sailak baieztatu duenez, agenteek inplikatuetako bat atxilotuta eraman eta bestea gertakizunagatik identifikatu zuten; halaber, biek ebakiak jaso zituzten arren ez zuten ospitaleratzerik behar izan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!