Goiherri-Abadiñoko 23 urtez azpiko neskek zilarra lortu zuten 500 kiloko kategorian eta Goiherri-Abadiñoko 23 urtez azpiko talde mistoak brontzezko domina eskuratu zuen 560 kiloko kategorian.
Guztira, Euskal Herriko ordezkariek sei domina eskuratu zituzten txapelketan: Taldeka lau domina irabazi zituzten, zilarrezko bi eta brontzezko beste bi, eta selekzioka beste bi zilar lortu zituen Euskal Selekzioak.