Atzo arratsaldean, 15:00ak inguruan, Erandioko polizia-etxean egiten ari diren eraberritze-lanen testuinguruan izan zen erorketa. Segurtasun Saileko iturriek azaldu dutenez, erreforma egiten ari diren beharginek ertzain-etxera sartzeko dibertsitate funtzionala duten pertsonentzako arrapala eraisten ari zirenean gertatu zen, hori aldagelen gainean baitago.
Sindikatuek azpimarratu dutenez, gertaera horrek agerian utzi du "urteetako utzikeriaren eta murrizketen ondorio larriak". Era berean, ohartarazi dute "instalazioak, ibilgailuak eta egoera txarrean dagoen materiala ertzainen osotasuna eta euskal herritarrei emango diegun kalitatezko zerbitzua arriskuan" jartzen duela. "Lehendakariak beste alde batera begiratzen duen bitartean, euskal segurtasun publikoaren sistema hondoratzen ari da", kritikatu dute.
Ertzainas en lucha talde asindikalak ere gertaera salatu du eta sabaiaren erorketaren uneko bideo bat partekatu du sare sozialetan. Kolektibo horrek gaineratu duenez, "hori da Ertzaintzaren egoera, nahiz eta Segurtasun Sailetik gezurretan jarraitu eta gizartea horien aurka jartzen saiatu".
El día a día en la #Ertzaintza. Todo esta bien según el Sailburu @jerkoreka y pedimos cosas irreales. Aquí un ejemplo, y así están muchos de los materiales que debemos usar a diario. @CastejonToni @AlertaZeta @eitbNoticias @elcorreo_com @ondavasca @eldiarioeus @Gob_eus pic.twitter.com/ttEAY058ND
— Ertzainas en lucha (@ertzainas_lucha) September 5, 2023