Proiektu hau maiatzean hasi zen Bilbon eta lurraldeko hainbat udalerritatik ari da igarotzen. Oraingo honetan, Erandion kokatuko dute, Irailaren 23a plazan, eta herritarrek astebetez gozatu ahal izango dute ekimen honegaz, irailaren 11tik 18ra, hain zuzen.
Irudiek Bizkaiko ikonografia eta geografia jasotzen dute, landa-enklabeetatik, Kantauriko kostaldetik eta bertako portuetatik –Plentzia edo Bermeo, esaterako–, Durango, Balmaseda, Zeanuri, Gernika, Busturialdea edo Urdaibai bezalako udalerri eta eskualdeetako hiri- eta industria-paisaietaraino.
Hogeita hamar bat artistek egindako 36 lanek osatzen dute erakusketa; horietatik, 30 margolan, hiru kartel, bi argazki eta collage bat dira. Horrela, lanak lurraldearen "erretratu" bat marrazten du adierazpen artistikoen bidez, kronologia zabal batean zehar: XVIII. mendeko azken hamarkadetatik XXI. mendeko lehen hamarkadara arte.
Era berean, giza presentziak, paisaiak, Unamunoren hitzetan, paisaiagaz bat egiten du Bizkaiaren idiosinkrasia irudikatzen duten jardueretan: itsasoko jendearen lana, baserritar eta langileena, prozesioak eta mistizismoa, erromeria eta estropadetako aisialdia, bolo-jokoa eta bertsolaritza... kultura eta historia. Friso handi bat, Luis Pareten eszena idealizatuetatik hasi eta Agustin Ibarrolaren salaketa politikoraino doana.
Horretarako -eta BBKren eta museoaren ekimen bateratuari esker-, Artearen Ibilbideak museoaren bildumako obren kalitate handiko erreprodukzioak eskaintzen ditu eremu publikoetan. Erreprodukzio bakoitzagaz batera, dagokion artatze-iruzkina ere aurkitu daiteke. Iruzkin hori QR kode baten bidez ere lor daiteke, eta kode horrek museoaren webgunean dagoen multzorako sarbidea ematen du (euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez).
Proiektua José Luis Merino Gorospek egin du, museoko Antzinako Artearen kontserbatzaileak. Hezkuntza eta Kultur Ekintza Saileko María Victoria Antoñanzasek eta César Ochoak ekimen honen proposamen didaktikoa egin dute, doako bitartekaritza-programa bat abian jarriz. Programa horren barruan, ikastetxe eta kultur elkarteentzako bisita komentatuak ere daude, eta erakusketa ikustera hurbiltzen diren bisitarien kontsultei arreta eskainitzen zaie.