Duela urte bi hasi zen egitasmoko bisitetako batek turismo geologikoa sustatzeagaz eta hedatzeagaz du zerikusia, kasu honetan Axpuru mendiko isurien eta arroka bolkanikoen eremuagaz. Bestea, ondare historiko eta kulturalari balioa emateari buruzkoa da.
Ekimen horiek abian jartzeko, Ikusmira Ondarea eta Euskal Herriko Unibertsitatea laguntza izango dute, profesional espezializatuek ekarpenak egin ditzaten, eta parte hartzen dutenek udalerriko aberastasun historiko, kultural eta geologikoan murgiltzeko aukera izan dezaten.
Halaber, oraingo honetan, doako sei bisita gidatu egingo dituzte Erandiogoikoko Andra Mari elizara, Ikusmira Ondarea enpresak gidatuta, eta bi irteera Axpuru mendiaren ibilbide geologikora, EHUko langileek gidatuta.
Goikoako Santa Maria elizaren bisitei dagokienez, Jorge Gonzalez Turismo zinegotziaren hitzetan, "XV. mende bukaerako gure bitxi gotikoa ezagutzeko aukera izango da. Bere eraikuntzaren historia bera azalduko da, bere babesleak, xehetasun batzuk, hala nola erretaulak, organoa, galdutako hileta-erritu batzuk, hilerriarekin duen lotura, eta hori guztia auzoaren historian bertan kokatuta, garai batean elizatearen gune nagusia izan zena ".
Datei dagokienez, irailaren 16an eta 23an, urriaren 14an eta 28an, eta azaroaren 4an eta 18an izango dira Andra Maria elizako bisitak. Aldiz, Axpuru mendiko bisita geologikoak irailaren 30ean eta urriaren 21ean izango dira.
Bi bisitek 15 lagunentzako edukiera mugatua izango dute, beraz, izena eman beharko da turismoa@erandio.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaliz. Bisitek ordubeteko iraupena izango dute eta 12: 00etan hasiko dira.