Erandio magiaz beteko dute beste behin, barikutik domekara bitartean egingo duten magia jaialdiaren zazpigarren edizioan. Ohiko kaleko ikuskizunez gain, magipoteoa, tailerrak eta gala handia egingo dute aurtengo edizioan ere.
Aurtengo proposamenak askotarikoak izango direla azpimarratu dute Udaleko antolatzaileek, bai adinari dagokionez, baita artisten jatorriari dagokionez ere, hemengo zein atzerriko bederatzi magok beraien trukoak egingo baitituzte.
"Umeei zein nagusiei zuzendutako askotariko ikuskizunak izango ditugu Erandioko auzoetan, euskaraz zain gazteleraz", azaldu du Aitziber Oliban Erandioko alkateak. Jaialdiaren aurkezpenean, alkateagaz batera izan zen Tor magoa, eta, zera aurreratu zuen berak: "Aurtengo jaialdian egongo diren artisten artean oreka bilatzen saiatu gara, eta etorriko diren bederatzi magoen artean emakume bik osatutako bikote bat ere egongo da. Horrez gain, saritutako magoak, magia tailerra eta eszenako gala handia ere egongo dira".
Egitaraua:
Irailak 22, barikua
- 18:00etan, Niñas del Mago: Imagina2, Erandiogoikoko Euskadi plazan.
Irailak 23, zapatua
- 11:30ean, tailerrak Tor & Txorroborro magoakaz, Altzagako Gaztetxoakoan.
- 13:00etan, magipoteo: Asier Kidam, Txorroborro eta Gonzalo Albiñana, Irailaren 23a plazatik abiatuta.
- 20:00etan, eszenako gala handia: Peio Rivas, Mag Gerard, Tor, Asier Kidam eta Gonzalo Albiña, Altzagako merkatu zaharrean.
Irailak 24, domeka
- 11:30ean, tailerrak: Tor & Txorroborro magoakaz, Josu Murueta kultur etxean.
- 13:00etan, Asier Kidam: Smile, Josu Murueta kultur etxean.
- 13:00etan, Civi-Civiac: Profesor Coperini, Josu Murueta plazan.