Zapatuan, hilaren 30ean, 10:30etik 14:30era, Osasun Jaia-Haurren Eguna egingo dute Altzagako Irailaren 23a plazan. Umeei zuzenduta dagoen ekitaldiak jolasak, tailerrak, puzgarriak, musika eta beste hainbat proposamen izango ditu. Gainera, txikitxoek larrialdi-kasuetan arreta emateko edo suteetan zer egin ikasteko ezagutzak ere jasoko dituzte, besteak beste.
Ohitura osasungarriak eta ingurumena babestera bideratuta ere egongo diren jarduerak antolatzeaz arduratuko dira jaiagaz kolaboratzen duten udalerriko hainbat elkarte, hala nola Hogar Extremeño, Gizarte Unamaz Alkartua, Lutxana Arraun, Creando Futuros, S.D. Erandio, Altzagako Emakumeen Elkartea, Gurutze Gorria, Erandioko Txirrindulariak, Pausarik Gabe, Herri Babesa, Uztargi eta Nishma Elkartea.
Atzo egin zuten ekitaldi horren aurkezpenean, Aitziber Oliban Erandioko alkateak eta Maite Perez Ekintza Sozialeko zinegotziak balioan jarri zuten ekimen horretako sareko lana: "Gure seme-alaben hazkunderako ikaskuntzarako eta babeserako, balio seguruz betetako helburu komunak baliatuko ditugu".
Doako autobus-zerbitzua
Gainera, iragarri zuten herritarren joan-etorriak errazteko doako autobus bat egongo dela Astrabuduko osasun zentrotik eta Erandio Goikoko hilerritik. Zerbitzuak gune horiek Altzagako metro-geltokiagaz lotuko ditu 10:00etatik 12:15era joateko ordutegiagaz; eta, 13:00etatik 15:15era itzultzeko. Tarteak 45 minutuero izango dira. Halaber, adierazi dute euria eginez gero, Osasun Jaia Jado ikastetxera eramango dutela.