Erakusketa Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen dituen Ondarearen Europako Jardunaldien barruan kokatzen da eta urriaren 1etik 6ra egongo da ikusgai Astrabuduko Josu Murueta Kultur Etxean. Bertan, Erandion egon ziren eta gaur egun galduta dauden lanbide batzuk azaltzen dituzte hainbat azalpen-panelegaz.
Jardunaldiotan jasotzen diren gainerako proposamenek bezala, erakusketa horren helburua da kulturen arteko elkarrizketa sustatzea, guztion ondare komuna sustatzea eta gizartea sentsibilizatzea, ondarea babesteko beharraz, hizkuntzen eta kulturen aniztasunetik harago.
Erakusketak Erandio eta erandioztarrak hobeto eta gehiago ezagutzeko aukera ematen du, auzokide askok egunero egiten zituzten hainbat lan gogoratzen baititu, eta iraganeko bizitza eta lana nolakoa zen imajinatzeko aukera ematen du.