Erandioko udaletxearen aurrealdeak argiztapen morea izan zuen atzo, Udalak ekimen sinbolikoa egin baitzuen, haurdunaldian, jaiotza-inguruan edo jaioberritan hildako umeak izan dituzten familiei aitortza egiteko.
Udaleko iturriek azpimarratu duenez, Espainiako Estatuan, jaiotza-inguru aldian, 28 egun izan arte, 2.500 haurtxo inguru hiltzen dira urtean, hau da, egunean sei familiari eragiten die mota horretako heriotzek. Munduan 23 milioi haurtxo hiltzen dira egunean, 44 minuturo, eta lau haurdunalditik batean haurra hil egiten da. "Datu horiek ez dituzte kontuan hartzen haurdunaldiaren lehen asteetan izandako galerak, haurdunaldiaren etendurak eta jaioberrien heriotzak", zehaztu dute.
Halaber, zera gaineratu dute: "Oroitzapenaren egun honek familiei euren umeak ohoratzen laguntzen die, gizartearen aurrean existitu direla aldarrikatzeko eta gizartearen besarkada argi moduan jasotzeko duten modua da."