Erandioko udalburuak azpimarratu dunez, mugikortasun planak ondorioztatu du TAO sistema ezarrita duten udalerri eta auzoek inguratzen dute Erandio. Horren eraginez, metroa bezalako garraio publikoa hartzeko erabiltzaile askok autoa Erandion uzten dute, auzoetan aparkatzeko arazoak eraginez, eta herritarrek Udalari neurriak eskatzeko eskatu diote.
Gogoratu duenez, TAO ezartzeko proposamena ez da berria, duela urte batzuk ere eztabaidatu baitzen, "orduan, egoera ezberdina zen, inguruko udalerriek ez zuten TAOrik, beraz, egitasmoa baztertu egin zen". Orain, panorama aldatu egin dela adierazi du Olibanek, eta TAOren ezarpena "seriotasunez aztertu beharreko gaia" dela esan du. Gainera, iragarri du daborduko ordenantzak aztertzen ari direla.
Zehaztu duenez, orain arte egindako azterlanen arabera, "ezin litzateke Altzaga, Astrabudua eta Lutxana baino gutxiago izan, eta gehiago izan behar bada, ikertuko dugu".