Domekan egingo duten kirol-probak hiru kategoria ezberdin izango ditu: eskolakoa, familientzakoa eta nagusien lasterketa. Ekitaldiaren erdigunea Tartanga kalean egongo da, bertan egongo baitira irteera zein helmuga.
Juan Angel Lopez Galiana taldeko zuzendari teknikoak gogoratu duenez, "1990ean hasi ginen proba hau egiten, eta gaur gaurkoz oso errotuta dago bai udalerrian, bai Bizkaian baita inguruko probintzietan ere". Era berean, Lopezek adierazi du egutegian hainbat proba pilatzen diren arren, "iaz 1.600 parte-hartzaile inguru izan genituen, eta aurten ere 1.000 parte-hartzaileak askogatik gainditzea espero dugu".
Herri Krosak helburu solidarioari ere eutsiko, hala, egun horretan, Tartanga kalean elikagaien bilketa solidarioa ere egongo da. 10:00etatik 13:00etara Gurutze Gorriari dohaintzan emateko elikagaiak batuko dituzte.
Eskolako eta familientzako lasterketetan izen-ematea doakoa izango da; horretarako, parte-hartzaileek eskolaren webgunetik deskargatu beharko duten fitxa eraman besterik ez dute egin beharko. Aldiz, nagusien lasterketan 2007 edo aurreko urteetan jaiotako kirolarientzako izango da eta kasu horretan izen-ematea online egin beharko da arestian aipatutako webgunean, azaroaren 4a baino lehen. Dortsalak ekitaldiaren egunean batuko dira, 10:00etatik 12:00etara bitartean Erandioko kiroldegiko idazkaritzan.